Ez da positiborik izan PCR eta test serologikoetan Arrasaten

0
209

Beste egun batez, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak gaur jakitera eman duenez, atzo ez zen positiborik erregistratu arrasatearrei egindako PCR eta test serologikoen artean.

Atzo, Osakidetzak pandemiaren eguneroko txostenean jakinarazi duenez, ez zen Covid-19rekin kutsatu. Positiborik ez PCR 967 probetan Euskadi osoan.

Ospitaleratzeei dagokienez, ez dago Covid-19rekin Debagoienako ospitalean ingresatutako pertsonarik. Zentroko zuzendaritzatik jakinarazi dutenez, “positiborik emanez gero, Txagorritxuko ospitalera bideratuko litzateke”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen