Osakidetzak jakitera eman berri dituen datuen arabera, azkenengo 24 orduetan 3 positibo gehiago atzeman dira Arrasaten. Ondorioz, denera 245 positibo atzeman ditu Osakidetzak orain arte arrasatearren artean. Bestalde, Debagoienako ospitalean Covid-19 birusarekin ez dago pazienterik ospitaleratuta.