Ez da positibo berririk antzeman Arrasaten azkenengo 24 orduetan

0
1391

Hala ere, pandemia hasi zenetik Arrasaten 272 positibo antzeman dira PCR testetan eta serologikoetan, eta 37 pertsona hil egin dira.

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak gaur jakitera eman duenez, azken 24 orduetan ez da positibo berririk eman arrasatearrei egindako PCR testen artean. Hala ere, pandemia hasi zenetik Arrasaten 272 positibo antzeman dira PCR testetan eta serologikoetan, eta 37 pertsona hil egin dira.

Guztira, Euskal Autonomia Erkidegoan 15 kasu berri antzeman dira, 5 Gipuzkoan (3 Irunen, 1 Reterian, 1 Donostian), 5 Araban eta 5 Bizkaian. Zoritxarrez 2 pertsona gehiago hil egin dira EAEn azkenengo 24 ordutan.

Ospitaleratzeei dagokienez, ez dago Covid-19rekin Debagoienako ospitalean ingresatutako pertsonarik.

Positiboen inguruko txostena

Ospitalizazioen inguruko txostena

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen