Idazkiak, hausnarketa publikoak, ikus-entzunezko mezuak, elkarretaratzeak eta abar alperrekoak bide dira, ez dute ezertarako balio izan. Zentzugabeko bizimodu arriskutsura itzultzen ari gara, hemen ezer gertatu izan ez balitz bezala. Edozelan ere, ez noa ikasgai moralik ematera, ez bainaiz inoren argi dorrea eta nahikoa daukat nire ortutxoarekin, besteenetara sartu barik.