Jaurlaritzaren Osasun Sailak gaur jakinarazi duenez, atzo ez zen positiborik atzeman arrasatearren eta debagoiendarren artean, PCR testetan.
Gipuzkoan denera 33 izan ziren, eta gogoratzekoa da herenegun 6 atzeman zirela arrasatearren artean.
Osasun Sailak ez du Arrasateko Ospitalearen balizko ospitalizazioen inguruko daturik eman, ezta oro har EAEko beste erietxeenak ere.