Ez da positibo berririk eman Arrasaten azken 24 orduetan, ordea kasu berri bat aurkitu da Eskoriatzan

0
1083

Osasun sailak emandako datuen arabera atzo Euskal Autonomia Erkidegoan 56 positibo berri eman ziren: 5 Araban, 20 Bizkaian eta 31 Gipuzkoan.

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak jakitera eman duenez, azken 24 orduetan ez dute positibo berririk eman Arrasaten, baina kasu berri bat aurkitu da Eskoriatzan. Uztailaren 13ra arte 276 positibo eman dira Arrasaten PCR testetan eta serologikoetan, eta 37 pertsona hil egin dira.

Emandako azken datuen arabera atzo Euskal Autonomia Erkidegoan 56 positibo berri eman ziren: 5 Araban, 20 Bizkaian eta 31 Gipuzkoan (2 Aizarnazabalen, 1 Deban, 6 Donostian, 4 Eibarren, 2 Elgoibarren, 1 Eskoriatzan, 1 Lizartzan, 3 Pasaian, 1 Soraluzen, 6 Tolosan eta 4 Zarautzen). Zoritzarrez beste pertsona bat hil egin da azken 24 orduetan.

Positiboen datuak

Ospitalizazioen datuak

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen