Atzo (herenegun bezala) 66 lagun zeuden koronabirusarekin Arrasaten, datu ofizialen arabera. Gainera, Arrasaten ospitalizatutako gaixoen kopurua jaitsi da: herenegun 28 pertsona ziren, eta atzo 27. Beraz, pentsa liteke, gure herria ‘piko’ ospetsua gainditu duela, edo behintzat gainditzen ari dela. Animo gaixo diren pertsonei!