
Ez da Covid kasu berririk antzeman Arrasaten. Positibo bat eman duen herri bakarra Oñati izan da. Bergarak, Aretxabaletak, Eskoriatzak eta Elgetak ez dute positibo berririk eman.
Atzo 35 kutsatu berri izan ziren Gipuzkoan, horietatik 17, erdiak, Eibarren. Beste 19 kutsatze batu ziren Ermuan, beraz, bi herrien artean, atzo Euskadin atzemandako 136 kutsatze berrien laurdena batu dira, 4.424 PCR proba egin ostean.