Ez da astebururik onena izan talde arrasatearrentzat

0
635

Futbolak eman zion hasiera asteburuko kirol jardunaldiei. Aurreko asteko berdinketaren ostean, ligako goiko postuetako Real Union B-ren aurka jokatu zuten. Ezin izan ziren hiru puntuekin itzuli Irunetik, 2-1 galduz.

Errugbian, norgehiagoka oso lehiatua izan zen. Hasieran durangarrek aurrea artu zuten eta 9-15 joan ziren. Bigarren zati lehiatu baten ondoren, azkenean garaipena etxean geratu zen, 28 eta 22. Kronika oso hemen.

Areto futbolean, Mondrate lehen zatian 4 eta 1 aurreratu zen, eta bigarren zatian ere partiduaren kontrola izan zuen, aukaria 7-1 garaituz. Sailkapeneko bigarren postuan daude, eta datorren asteburuan liderraren aurka jokatuko du. Kronika osoa hemen.

Mugarri Ingouk ezin izan zuen garaipena eskuratu. Lehen zatia orokorrean urnietarrentzat izan zen, eta atsedenaldira 10-14 iritsi ziren. Bigarren zatianhobetu arren eta aldea murriztea lortu zuen, baina kanpoko taldeak aldeari eutsi zion 27-30 irabaziz. Kronika oso hemen.

Mondrako emakumeek porrot gogorra jaso zuten Goierri Gorri taldearen aurka. Zapatu arratsaldean jokatu zuten Ordizian eta 5-0 galdu zuten.

Saskibaloian, Mondragon Unibertsitateko emakumeak izan ziren bakarrak domekan kantxaratzen. Port Management Andratx taldearen aurka jokatu zuten Mallorkan, ezin izan ziren garaipenarekin itzuliz, 67-53 emaitzarekin galduz.

Mondragon Unibertsitateko gizonek, norgehiagoka lehiatua eta berdindua jokatu zuten Santanderren Blendioren aurka. Neurketa amaierararte eztua izan zen baina 83-81 galdu zuten arrasatearrek.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen