‘Ez bultza egin’ erakusketa aurkeztu dute Kulturaten

0
1457

‘Ez bultza egin ‘ekimena aurkeztu dute gaur Kulturaten. Ekimen horren helburu nagusia hiriko artea eta abangoardista herritarrengana hurbiltzea da. Horretarako, pintura, eskultura eta bideoz osatutako erakusketa prestatu dute eta Kulturateko klaustroan ikusi ahal izango da irailaren 25etik urriaren 24ra bitartean. Bisita ordutegia 17.30etik 20.30era izango da astelehenetik larunbatera.

Zuhar Iruretagoiena Labeaga, Javier Rodríguez Pérez-Curiel, La Furia, Xolomo Gangsta feat Mawatres + Telmo Trenor eta Marixe Ruiz de Austri Arexolaleiba dira parte hartu duten artistak.

Horrez gain, antolatzaileek hainbat ekitaldi prestatu dituzte ostiral honetako inaugurazio egunerako.

16.00-19.00: La Furia – Tailerra rap-a ahalduntze feministarako tresna gisa.

19.00 – Erakusketaren irekiera

19.00-21.00 Xolomo Gangsta feat. Mawatres + Telmo Trenor (Zuzeneko radio showa streaming bidez)

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen