Asteartean, hilak 7, udal gobernuak Ogasun batzordean kreditu aldaketa proposamen hau aurkeztu zuen koronabirusaren inguran, 2019ko aurrekontuaren likidaziotik geratutako soberakinarekin finanziatuta:
25.000 € bertako merkataritza sustatzeko
50.000 € janaria erosteko zailtasunak dituztenentzako
129.000 € larrialdi egoera dauden familiak laguntzeko baina dirua Eusko Jaurlaritzak jartzen duenez, Arrasateko udalak 0 € jarriko du.
300.000 € erosketa bonoetarako
25.000 € komertzioaren aldeko kultur ekintzetarako
350.000 € tasen hobari eta salbuesteak finanziatzeko
80.000 € kiroldegiko tasen itzulketak finanziatzeko
Beraz, koronabirusari aurre egiteko bideratuko dira 830.000 € eta ez 3.000.000 €
Ze tristea alkate eta gobernu honi dena zuzendu behar izatea. EH Bildu komunikabideetara behin eta berriz irten beharrak esan nahi du alkateak saldu nahi duen adostasunik ez dagoela udaletxean. Dena PSErekin duen gehiengo absolutuaz maneiatzen du.
Aurreko iruzkinean esan dut ez zizkidatela koadratzen EAJk esandakoak, konfunditu ein dituzte aurrekontuak eta COVIDerako laguntza bereziak. Prentsara edozer botatzeak ez du balio. Hau serioa da.
Maria, benetan, utzi publizitatea eta topikoen kontu hau. Pasatzen ari zara.