Hauteskunde autonomikoei begira, alderdi moreak primarioak egin ditu, eta militanteek Gasteizko Parlamenturako 4. postuan aukeratu dute arrasatearra.
Jakina denez, bozka gehien Miren Gorrotxategi Azurmendik lortu ditu, eta ondorioz bera da alderdi honen lehendakarigaia.
Primario horietan bigarren postuan Lander Martinez izan da, hirugarren David Soto eta laugarren Eva Abuin Bideburu. Arrasatearra eta David Soto irundarra Gipuzkoatik aukeratuak izan dira.
Ondorioz, Elkarrekin Podemosek apirilaren 5eko hauteskundeetan printzipioz Gipuzkoatik 2 legebiltzarkide edo gehiago lortuko baditu, arrasatearrak Gasteizko Parlamentuan jardungo du.
Gaur ‘El País’ek jakinarazitako sondeoaren arabera, Elkarrekin Podemosek 8 legebiltzarkide lortuko lituzte bozka autonomikoetan. Eva Abuin Bideburuk, besteak beste:
- Arrasateko Podemos taldearen sorreran parte hartu zuen
- Zinegotzi jardun zuen 2015etik 2019ra
- 2015ean Euskadiko Podemosen Zuzendaritzako behin-behineko kide aukeratu zuten
- 2016an Podemos Euskadiko Hiri Batzordeko Emakume eta Berdintasun Arloko arduradun aukeratu zuten
- Feminismoan eta beste mugimendutan hainbat lan eta borroka egin ditu
Gontzal mesedez zuzendu artikulua.
Vascongadetako parlamentua 75 parlamentari ditu; herrialde bakoitzetik 25 aurkeratzen dira. Demagun, Eva Gipuzkotik 4. doala eta Podemos alderdiak Bizkaian 25 batzarkide eta Araban beste 25 ateratzen dituela baina Gipuzkoan 0. Hortaz 50 parlamentarikin eta gehiengo absolotua izanik Eva ez litzateke batzarkidea izango
Kaixo Ludmyla Pavlichenco, zure ekarpena kontrastatu dut eta zuzen zaude. Ondorioz nik testuan idatzitako okerra zuzendu dut, eskerrik asko hobetzen laguntzeagatik eta ondo izan