Bihar hogeita bost urte betetzen dira Eusko Korus izeneko abesbatzak bi sari handi lortu zituela Tolosako Nazioarteko Abesbatza Lehiaketan. Baina zein zen Eusko Korus hori? Goiko argazkiko kideak ditugu aipatu taldearen abeslariak. Gertatzen dena da, horien artean hamazortzi lagun arrasatearrak zirela, Goikobalu abesbatzakoak. Gainerakoak, Donostiako Orfeoikoak eta beste solte batzuk ziren.