Eusko Jaurlaritzak ostalaritza, elkarte eta txokoak ixtea erabaki du

0
1641

Eguneko zentroak itxi egingo dira eta erresidentzietan dauden pertsona helduen bisitak debekatu egingo dira.

Iñigo Urkullu lehendakariak, gaur eguerdiko 13:30ak aldera emandako prentsaurrean, jakitera eman berri du Eusko Jaurlaritzak, “osasun publikoarentzat dagoen arriskua ikusita”, Euskal Autonomia Erkidego osorako hartutako neurri berriak.

– Eguneko zentroak itxi egingo dira eta erresidentzia pribatu zein publikoetan dauden pertsona helduen bisitak debekatu egingo dira.

– Tabernak, jatetxeak eta ostalaritza zentroak itxi egingo dira (etxera eramateko jana egiten dutenak bakarrik egon ahal izango dira irekita), baita elkarte eta txokoak ere, kirolguneak, museoak, erakusketa guneak, kirolguneak eta jokoguneak.

– Debekatuta geratzen dira edo itxita, publikoa 1,5 metroko distantziarekin egon ahal ezin den gune eta ekintzak.

Lehendakiak azpimarratu duenez, neurri hauek aholku batzordearekin bilera egin ondoren hartu ditu, eta momentuz, ez da aurreikusten konfinamendua bezalako neurririk hartzea. Neurri hauek ofizialki indarrean egongo dira bihartik aurrera, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian publikatu ondoren, eta 15 eguneko luzapena izango dute. Hala ere, lehendakariak gaurtik aplikatzen hasteko eskatu du.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen