Euskarazko memeen lehiaketa antolatu du AEDk Ibai-Arterekin

0
947

Honen bitartez, AED elkarteak, Ibai-Arte merkatarien elkartearekin lankidetzan, antolatutako ekimen berri baten berri eman gura dizuegu: “Memegileak”, euskarazko memeen lehiaketa.

Testua: Arrasate Euskaldun Dezagun.

Izan ere, sare-sozialak eta ekimen birtualak bizitza sozialaren espazio nagusi bilakatu zaigun honetan, etengabea ari da izaten meme jarioa, baina 10etik 9,9 erdaratan iristen zaizkigu eta erdaratan partekatzen ditugu horrenbestez. Osasun-larrialdiak gure egunerokotasuna hankaz-gora jarri badu ere,  euskararen sustapenean ezin dugu etenik egin eta sareak berebiziko garrantzia hartu duen egoera honetaz baliatu behar dugu gure hizkuntzak espazio birtualean daukagun tokia zabaltzen jarraitzeko.

Euskararen sustapenak eta euskarazko sorkuntzak indarrak metatzeko behar larria duen honetan, eskertuko dizuegu ekimen honen zabalkundean zuen ekarpentxoa egitea. Esker mila aldez aurretik eta eutsi gogor!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen