Euskarazko lehen Komiki Klubaren Zikloa egingo da Liburutegian

0
3130

Argazkia: Dani Blanco / Argia.

Azken saioak gazteleraz izan ondoren, ziklo berria otsailaren 11n hasiko da, eta gidaria zein dinamizatzailea Amaia Mariezkurrena Serrano da, UPVko irakasle.

Saioak asteazken arratsaldeetan izango dira 18:00etatik 20:00etara, Kulturateko Jokin Zaitegi gelan.

Otsailaren 11n Paco Rocaren ‘Zimurrak’ lana izango da, martxoaren 11n Ainara Azpiazuren ‘Utzi azalari’ lana, eta aurrerago beste bi lan ere jorratuko dira:

‘Hodeien gaineko aldean’, Bertol Arrieta gidoilari eta Sandra Garayoa marrazkilari, eta ‘Fun home: familia istorio tragikomiko bat’ Alison Bechdel egilearena.

Parte hartzeko eman izena

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen