‘Txanogorritxotik otso emera’, ‘Lubaki lainotsua’ eta ‘Narzis@’ taularatuko dira, Udaleko Kultura Sailak antolatuta.
Argazkiak: Tentazioa, ATX eta Borobil.
‘Txanogorritxotik otso emera’:
Aitziber Garmendiak interpretatzen du Kepa Errastik euskarara moldatutako Marta González de Vegaren jatorrizko testu bikain eta barregarria. Zuzendaria Fernando Bernues da.
Ikuskizun hau “harreman afektiboei buruzko azterlanaren emaitza da. Maitasunaren patetismoa barrearen bitartez gainditzeko benetako eskuliburua. Eta, beraz… sexu guztietarako ikuskizuna! Izan ere, maitasunean denok gara patetikoak, eta maitasunaz gozatzeko modu bakarra, hau aplikatzea da: Barre egiten duen azkenak… denbora bikaina galdu du”.
Antzerki-taldea: Tentazioa. Sarrera: 10 €. Urtarrilak 10, astelehena, arratsaldeko 19:30ean. Sarrerak erosteko klikatu hemen
‘Lubaki lainotsua’:

“Izen gabeko gerrearen lubaki batean, soldadu beterano bat dago, bakar bakarrik, beste sasoi bateko gerlaria; baldintzarik gabeko militantzia eta diziplina zorrotza. Aspaldian ez dagoz batailarik, ezta etsairik be,….badirudi dana bare-bare dagoala. Irla bateko naufrago baten antzera, espazioan eta denboran gatibu”.
“Bat-batean, zorioneko (edo zoritxarreko) egun batean, soldaduaren mundua hankaz gora jarriko dauan gutuna ailegatzen jako postari gazte baten eskutik. Gutun horrek bakotxaren onena eta txarrena azaleratuko dauz, maitasuna, heriotza, bildurrak, gupidea, gorrotoa, frustrazinoak…”.
“Belaunaldien arteko talkea. Zahar eta barriaren arteko komunikazinoa, norberaren bizitza balioan jartzea, trantsizino naturalearen aurkako eta aldeko argudioak…..Tira! Bizitza bera, muzturretatik kontatuta”.
Zuzendaritza: ATX Teatroa. Sarrera: 10 €. Urtarrilak 16, domeka, arratsaldeko 19:30ean. Sarrerak erosteko klikatu hemen
‘Narzis@’:

6 urtetik gorakoentzat gomendatuta eta bereziki 9-12 urte artekoentzat
“Peruk 12 urte betetzen dituen egunean bizitza aldatuko dion oparia egingo diote gurasoek: Smartphonea. Mundu berri bat deskubrituko du, mundu birtuala. Hor, mundu errealean lortu ez duena lor dezakeela konturatuko da: lagunak. Horretarako berak ez duen profil arrakastatsu bat asmatuko du. Historiako irakasleak mito grekoez kontatutakoaz gogoratuko da eta NARZISO izatea erabakiko du”.
Antzerki-taldea: Borobil Teatroa. Sarrera: 5 €. Urtarrilak 22, zapatua, arratsaldeko 18:00etan. Sarrerak erosteko klikatu hemen