Arrasateko lagun talde batek antolatuta, ekitaldia ostegun honetan izango da, Kulturaten, sarrera libre.
Goiko irudia: Euskararen Jatorria Elkartea / Kartela: Arrasateko lagunak
Iosu Urrexola Atxak gure hizkuntzaren sorkuntza izango du hizpide, eta ekitaldiak ondoko puntuak jorratuko ditu:
- Euskararen jaiotza, lehenengo hitzak eta adina
- Arnasaren hizkuntza
- Euskararen hitzerroak
- Euskal izenen sorrera
- Zer da izena eta izana
- Aditzak eta genero gabeko hizkuntza
- Zergatik ez idatzia?
Ekitaldia Arrasateko lagun talde batek antolatu du, eta arratsaldeko 18:30ean hasiko da Kulturaten, sarrera doan.
