‘Euskararen historia orokorra’ hitzaldia izango da bihar (eguaztena)

0
488

Julen Manterolak emango du hitzaldia, ‘Euskal filologiaren hastapenak’ doktoradutzaren egile eta Euskaltzaindiarentzako ikerketak egindakoa, besteak beste. Hitzaldia ISEAk antolatu du eta Kulturaten izango da 18:00etan.

Beheko kartela: ISEA / Goiko argazkia: Wikipedia.

Duela 4 urte, UPVko lan-talde oparo batek ‘Euskararen Historia Orokorra’ izeneko liburua argitaratu zuen, Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin.

Liburuak 700 orrialdetan gure hizkuntzaren bizibidea batzen du Neolitiko garaitik oraindaino. Bertan, besteak bete, aintzinako (proto-euskara), erromatarren garaiko zein Erdi Arokoaren ezaugarriak eta euskalkien jaiotza batzen dira.

Lan mardul hau denon eskura modu ulergarrian jartzeko asmoz ‘Euskararen Historia Orokorra’ izeneko hitzaldia antolatu da. Ekitaldia Kulturateko areto nagusian emango da urtarrilaren 11n, asteazkena, arratsaldeko 18:00etatik aurrera.

Hitzaldia UPVko Linguistikako irakasle Julen Manterolak emango du. ‘Euskal filologiaren hastapenak’ doktoradutza-lana egin zuen Pabe eta Adurreko Lurraldeko Unibertsitatean (Université de Pau et des Pays de l’Adour).

Geroztik, euskararen historiari buruz eta euskal lexikografiari buruz ikerketa lan ugari burutu ditu, dela Euskaltzaindiarentzat, dela UPVrako.

Bere hitzaldiak zinez interes handia dauka ‘Irulegiko eskuaren’ agerpenaren testuinguruan, izan ere, Julen Manterola aintzinako euskaran (proto-euskara) aditua baita.

Hitzaldia Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatutako ‘Gipuzkoa Belaunaldi Arteko’ proiektuarekin lotuta dago, ‘Etorkizuna Eraikiz’ ekimenaren testuinguruan. ‘Gipuzkoa Belaunaldi Arteko’ proiektuarekin helburua da ezagutza transmititzeko eta komunitatearen garapenerako belaunaldien arteko lotura sustatzea, eta, oro har, lankidetza eta balio-zahartzea sustatzea

Hartara, herritarrei irekitako belaunaldi arteko trukaketa, esperimentazioa eta lankidetza bultzatzeko gai izango den gune bat bultzatzea beharrezkoa da, ISEAk azpimarratu duenez.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen