Euskararen Ginkana 7. edizioan izena emateko epea zabalik dago

0
367

Testua: Euskaltzaileen Topagunea.

2021a modu dibertigarri eta positiboan hasteko proposamen batekin gatoz, lagun artean ondo pasatzeko eta euskararen alde erabiltzeko 3000€ irabazteko aukera luzatuz. Gehiago, gehiagorekin eta gehiagotan egiten jarraitzeko fokua zabalduz: Euskararen Ginkana 2021.

Ekoguneak euskaraz eta euskararekin dibertitzeko antolatzen duen taldekako lehiaketa da Euskararen Ginkana. 7.edizio honetan ere, Euskaltzaleen Topaguneak eginen ditu koordinazio lanak.

Helburua herritarrenartean hizkuntzekiko sentiberatasuna eta euskararen erabilpena sustatzea da, hizkuntzen zein aniztasunaren jasangarritasuna eta hizkuntza-ekologiaren kontzeptuak ezagutzera emanez. Horretarako, urtero gai zehatz bat aukeratzen da eta burutu beharreko probak gai horri buruzkoak izaten dira.

Nortzuk parte hartu dezakete?

Lagun koadrilak, Mintza taldeak, guraso eta ikasle taldeak, Mintzakoadrillak, jai batzordeak, aisialdi taldeak, euskaltegiko lagunak, tokiko enpresak, kirol taldeak, talde feministak, ekologistak… ondo pasatzeko gogoz zaudeten 4-6 lagun elkartu eta osotu taldea! (16 urtetik gorakoak izan behar dute)

4 aste, 4 proba, 4 sari

Lau aste iraungo du Euskararen Ginkanak: otsailaren 3an hasi eta martxoaren 3ra arte. Martxoaren 20an final handia jokatuko da, Kutxa Ekogunean (Donostia) bi aurkezle oso berezirekin: Ilaski Serrano eta Kike Amunarriz, Mihiluze lehiaketako aurkezleak elkartuko dira G

Lau proba online:otsailean, beraz, astero proba bat burutukodute partehartzaileek. Online ikusiko dute zer egin behar den, www.euskararenginkana.eus webgunean,eta online bidaliko dute proba eginda.

Lau sari:puntu gehien dituzten lau taldeak martxoak 20ko final handira pasako dira. Talde finalista denek eramango dute sari bana.Sari potoloena 3000€koa da, euskararen alde egin nahi duten asmo hori burutzeko (mendi irteera bat euskaltegiko lagunekin, euskararen egun bat antolatu herrian, Errigorako saski pila bat erosi eta eskolan banatu, futbito txapelketa bat koadrilen artean…zenbat gauza egin daitezkeen!)

Izen ematea urtarrilaren 11tik 31ra

Lehendabizi, 16 urtetik gora dituzten 4-6 laguneko taldea osotu, www.euskararenginkana.euswebgunean sartu etabertokogaldetegiabete behar da. Horrez gain, talde bakoitzak bideo labur batgrabatu behar du, bi minuturen bueltakoa, taldearen eta sariarekin babestu nahi den proiektuaren aurkezpen txikibat eginez Izenematea urtarrilaren 11tik 31ra egongo da zabalik (bi egunok barne).

3000 euro euskararen alde erabiltzeko

Talde irabazleak 3000€ jasoko ditu eta sariaren %90 gutxienez, izena ematerakoan aurkeztutako euskararen aldeko egitasmoafinantzatzeko erabiliko du. Talde finalista guztiek, gainera, sari bana jasoko dute finalean parte hartu izana saritzeko.

Nahi izanez gero, hemen dituzue ikusgai lehiaketaren oinarriak.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen