Euskararen Egunak ‘haurren aurrean helduok heldu’ aritzera deitzen du

0
689

GEIKEk antolatuta, ariketa sozialak bultzada berri bat izan du gaur Biterin. Txokolatea, haur eta helduentzako jolasak, trikitixa eta kantaldi kolektiboa izan dira, eredu emanez.

Nazio mailan Euskaltzaleen Topaguneak antolatu du ariketa sozial hau, eta Arrasaten GEIKE elkarlan sareak jardun du horretan.

Horrela, azken asteetan zenbait ekitaldi gauzatu ditu, bertako zenbait eragilerekin elkarlanean, eta gaur egitaraua osotu dute, Euskararen Eguneko ekitaldiarekin.

Eguraldi makurrari aurre eginez, antolatzaileek Biteriko estalpean txokolatea banatu dute bertaratuko herritarren artean, eta Arrasate Trikitixa Eskolako hirukote bat doinu alaiak plazaratzen aritu da.

Halaber, GEIKEk antolatutako jokoekin dibertitzeko aukera izan dute haurrek nahiz helduek elkarrekin batera.

Gainera, antolatzaileek eta bertaratutako beste herritarrek elkarrekin ondorengo abestia kantatu dute, Arrasate Trikitixa Eskolakoek lagunduta.

Haurren aurrean, helduok heldu,

jokatu gura badugu,

jardun dezagun beti euskaraz,

izan gaitezen eredu.

Ez badugu nahi gazteleratik

eman euskararen truke,

guk elkarrekin egin ezkero

natural jasoko dute.

Haurren aurrean, helduok heldu,

jokatu gura badugu,

jardun dezagun beti euskaraz,

izan gaitezen eredu.

Pauso ederra egina dugu

hitzetatik ekintzara,

helduok heldu legez jokatuz

agertu gara plazara.

Haurren aurrean, helduok heldu,

jokatu gura badugu,

jardun dezagun beti euskaraz,

izan gaitezen eredu.

Ohiturak aldatzen hasi gara,

bildu dugu adorea,

gure hizkuntza ezin da izan

egun bateko lorea.

Haurren aurrean, helduok heldu,

jokatu gura badugu,

jardun dezagun beti euskaraz,

izan gaitezen eredu.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen