Gero eta gutxiago falta da euskararen aldeko ariketa sozialari ekiteko. Hala, izena eman dutenek baina oraindik txapa jaso ez dutenek, BAZera bertaratzekoak dira, bertan bereizgarria jaso dezaten. Hemendik aurrera izena emango dutenak ere Udalaren herritarrentzako bulegora bertaratu beharko dira. Ordutegia goizeko 11:00etatik 13:30era eta arratsaldeko 15:30etik 19:00etara da, egunero, datorren ostegun arte.