Euskaraldiko izen-emate mahaiak eta Gazte Koadrila Sarea abian dira

0
454

Beheko testua eta argazkia: Arrasateko Euskaraldia.

Euskaraldia ate joka daukagula eta, bor-bor dabiltza entitate zein norbanakoen izen-emateak. 

ASTE HONETAKO IZEN-EMATE MAHAIAK

Herritar orori informatu zein laguntza eskaintzeko izen-emate mahaiak jarriko dira aste honetan ere. Urriaren 18an San Andres, Musakola eta Erguinen egongo da 16:45etik 19:00etara eta urriaren 20an aldiz, Seber Altube Plazan 18:00etatik 20:00etara. 

Gainera, Euskaraldiko materiala eskuratzeko aukera ere izango da bertan, arropak eta baita banderolak ere. 

Gogoratu, norbanakoen izen-ematea zabalik dagoela https://izenematea.euskaraldia.eus/ helbidean eta jakin, entitateen izen-ematea urriaren 31n itxiko dela, beraz, https://euskaraldia.eus/ariguneak/entitateen-izen-ematea/ sartu eta eman izena lehenbailehen. 

GAZTE KUADRILA SAREA

Azken txanpa honetako erronkei aurre eginez, urriaren 14an “Gazte kuadrila Sarea” elkartu zen, Euskaraldia herriko gazteen artean zabaltzeko helburuarekin. Adin ezberdineko gazte ugari elkartu ziren bertan, Euskaraldia gaztetzeko gakoez eta behar diren baliabideen inguruan hausnartuz.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen