Euskaraldiko entitateen izen-ematea urriaren erdialdera arte zabalik egongo da

0
256

Irailaren 28an zabalduko dela norbanakoen izen ematea.

Testua: Arrasateko Euskaraldia. Argazkia: Artxiboa.

Bi hilabete geratzen dira 3. Euskaraldia hasteko eta entitateen izen ematea azken txanpan sartu da. Izan ere, urriaren erdialdera arte egongo da zabalik horretarako epea. Hainbat zarete honezkero izena eman duzuen herriko entitateak, baina beste askok ez duzue oraindik urrats hori eman. Beraz, Arrasateko Euskaralditik horretara animatzen zaituztegu herriko taberna, denda, enpresa, kirol edota kultur taldeok.

Prozesua laburra eta erraza da. Sartu https://euskaraldia.eus/ helbidera, zure datuak eman eta kito! Minutu eskaseko bideo bat prestatu dugu zelan egin erakusteko. Dena dela, edozein zalantza sortuz gero, ez izan dudarik gurekin harremanetan jartzen, arrasate@euskaraldia.eus helbidera idatziz! Animo eta ekin!

Jakin, bide batez, irailaren 28an zabalduko dela norbanakoen izen ematea ere. Aurreko Euskaraldian parte hartu zenutenok ez duzue berriro izenik eman beharko. Mezu bat jasoko duzue ordea, berriro parte hartu nahi duzuen galdetuz. Adi, bada, e-postari eta Euskaraldia prestatzen joateko iragarriko ditugun ekintzei!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen