Euskaraldiko bizipenak adierazteko aukera zabalik da Euskararen Egunean

0
707

Hala egin dute Arrasaten Euskaraldiarekin bat egin zuten lehen 15 entitateek. Gainera, POOK koletiboko artistak hormirudi bat margotzen dihardute bertan.

Ekitaldia Euskara Plazan da, eta Bizipenen (H)arigunea du izena. Antolatzaileek hariak eta sokak jarri dituzte bertan, herritarrek paper batean euskararekin edota Euskaraldiarekin izandako bizipenak eskegi ditzaten. Mezua bertso bat izan daiteke, argazki bat, marrazki bat, …

Hala egin dute eguerdi partean Arrasateko Euskaraldiaren 15ekoak, hau da, aurten ariketa sozial honetara izena emandako lehen 15 entitateek. Ondoren, talde argazkia egin da.

Gainera, Arrasateko POOk kolektiboko kideak mural bat egiten dabiltza plazako pareta batean (h)arigunean zintzilikatutako euskarriak baliatuz. Bidenabar, zorionak euskara hitz egin, idatzi, aditzen,… duten pertsona guztiei Euskararen Egun honetan!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen