Arrasateko 6 egunetan jarriko du salmenta postua. Bestalde, entitateek Euskaraldian izena eman dezaten egin beharreko lanketa zein den azaltzeko aurkezpen ireki pare bat egingo dituzte uztailaren 23an.
Testua: Arrasateko Euskaldia: Euskaraz jantzi, jantzi Euskaraldia 2020
- Euskaraldiak merchandising atala abiarazi du aurtengoa Euskaraldia urtea dela ikustarazten joateko. Nagusi zein haurrentzako kamisteak, sukaldatzeko mantalak, poltsak eta baita lanpasak ere egongo dira salgai. Arrasateko Euskaraldiak 6 egunez jarriko du salmentarako postua uztailean.
- Euskaraldiaren aurtengo berrikuntza nagusietako bat norbanakoez gain entitate moduan ere izena eman daitekeela da. Arrasaten, dagoeneko, 20 entitatek baino gehiagok eman dute izena, baina gehiago nahi ditugu eta entitate moduan izena emateko egin beharrekoak azaltzeko, bi aurkezpen ireki egingo dira uztailaren 23an Kulturateko Areto Nagusian.
2020ko azaroaren 20tik abenduaren 4ra egingo da Euskaraldian bigarren edizioa. Aurtengoa beraz, euskaraldi urtea daukagu. Azaroa konturatu orduko etorriko zaigu eta euskara bultzatzeko ariketa soziala egiten hasteko eguna datorrenerako guztiak prest egotea nahiko genuke. Hori dela eta, merchandising atala abiarazi du Euskaraldiak, bi helburu argirekin: batetik, aurtengoa Euskaraldia urtea dugula ikustaraztea; bestetik, jendea kontzientziatzen hasi dadila, armairuan gordeta daukan ahobizi edo belarriprest txapa ateratzen hasi eta euskarari beste bultzada bat emateko momentua iritsi dela berriz.
Arrasateko Euskaraldiak 6 egunetan jarriko du produktu salmentarako postua eta bertan nagusi eta haurrentzako kamisetez gain (10€) , sukaldatzeko mantalak (10€), poltsak (5€) eta baita lanpasak (15€) ere aurkituko ditu erosleak. Postu hau leku eta ordu desberdinetan egongo da jarrita, Udazabaleko hainbat ikuskizun eta Baserritarren Azoka aprobetxatuz:
- Uztailak 15: 19:00tatik aurrera, Aldai parkean
- Uztailak 17: 19:30tatik aurrera, Zaldibarren
- Uztailak 18: 11:00etatik aurrera, Seber Altube plazan
- Uztailak 22: 19:00tatik aurrera, Cordoba y Oro plazan
- Uztailak 24: 19:30tatik aurrera, Seber Altube plazan
- Uztailak 29: 19:00tatik aurrera, Monterronen
Aprobetxatu, jantzi euskara zure egunerokoan eta jantzi zaitez Euskaraldiaren produktuekin.

Entitateendako aurkezpen irekiak uztailaren 23an
Euskaraldiaren bigarren edizio honek, bi berritasun nagusi dauzka. Batetik, 11 egunetik 15 egunetan ariketa egitera pasako garela, “gehiago, gehiagorekin, gehiagotan”; bestetik, norbanakoen lanketari, entitateen lanketa batuko zaiola. Hau da, banaka euskararen aldeko lana egin beharrean taldeka ere egitea bilatuko da.
Edozein entitatek parte har dezake. Izan daiteke lantegi bat, kultur edo kirol talde bat, taberna bat, denda bat… Egin beharreko bakarra, “Ariguneak” sortzea izango da, hau da, euskaraz lasai aritzeko guneak sortzea. Hori nola egin behar den azaltzeko, Arrasateko Euskaraldiak entitateetako kideentzako bi aurkezpen ireki egingo ditu:
- Uztailak 23: 15:30tan, Kulturateko Areto Nagusian
- Uztailak 23: 19:00tan, Kulturateko areto Nagusian
Entitateek irailaren 27ra arte izango dute izena emateko aukera. Parte hartu nahiko lukeen, baina aurkezpen irekietara joaterik ez daukan entitatea, zuzenean jarri daiteke harremanetan Arrasateko euskaraldiarekin arrasate@euskaraldia.eus helbide elektronikora idatzita. Dagoeneko 20 entitatek baino gehiagok eman dute izena gure herrian, ETA ZUK?
