Euskaraldiak (3.000 lagun eta 500 arigune) agurrean: “Herri osoa arigune bihurtzea dugu helburu”

0
802

Agur ekitaldia ospatu da gaur arratsaldean Seber Altuben, jai giroan, dantzan, txalapartariekin, disko jartzailedun kalejirarekin,…

Ekitaldia gaur arratsaldean ospatu da Seber Altuben, eta Ikuska Lizarralde Bazkaranek egin ditu aurkezpen-lanak. Berak eta beste zenbait lagunek Arrasateko Euskaraldiaren Antolakuntzan jardun dute.

Ekitaldiaren hasieran, Euskaraldiaren kantua dantzatzen ikasi duten neska-mutil batzuk oholtzara igo dira. Katxiporretaren mugimenduei jarraiki, ikus-entzuleak ere dantzatzera animatu dituzte.

Erritmo biziekin jarraitu du ekitaldiak, hain zuzen, Arrasateko Ttakun Txalaparta Taldeko Kike eta Telle musikarien eskutik, beheko bideoak erakutsi bezala:

Arrasateko Euskaraldiak azaldu bezala, “lorpen txiki askok lorpen handiak ekarriko dituzte”, eta orain “benetako erronkari heltzeko garaia da: urteko 365 egunetan euskara ohiturak hobetzea”.

Bertsoen txandan, Arrasateko Zigor Enbeita Zugadik eta Beasaingo Asier Iriondo Egurenek umorea eta konpromisoa tartekatu dituzte euren sorkuntzetan.

500 arigune aritu dira Arrasaten, “eta ederra izan da entrenamendua, baina Arrasateko txoko denak arigune bihurtu gura genuke. Hori da gure helburua”.

Hortik abiatuta “euskaraz eroso bizitzeko aukera emango duen Euskal Herri bat eraiki nahi dugu. Beraz, zorionak egindako guztiagatik eta ospatu deigun elkarrekin”.

“Gora euskara eta gu danok!”. Gora!

Albistea osatzen gabiltza

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen