Testua: Arrasateko Udala.
Udalbatzak bat egiten du Euskaraldiaren hirugarren edizioarekin eta ekimenaren sustatzaile izango da. 2018an eta 2020an izan ziren aurreko bi euskaraldiak, Euskal Herri osoko milaka parte hartzailerekin. Arrasaten ere, 3.500 norbanakotik gora izan ziren parte hartzaileak, eta 180 entitatek sortu zituzten barne eta kanpo ariguneak. Horrenbestez, erantzukizunez eta eredugarritasunez jokatzeko konpromisoa hartzen du Euskaraldiaren hirugarren edizioan.
Ordezkari politikoon egiteko nagusia izango da Euskaraldiaren markoan, eta, bereziki, udal barrura begira ekimena zabaltzea. Ekimen honetan ahalik eta ahobizi eta belarriprest gehien aktibatzeko urratsak egingo ditugu, arduradun politikoak zein langileak.
Ahobiziok euskara ulertzen duten guztiekin euskaraz aritzeko konpromisoa hartzen dugu.
Belarriprestok gainerakoak gonbidatuko ditugu gurekin euskaraz egin dezaten, nahiz eta guk euskaraz edo gaztelaniaz erantzun.
Udalak neurriak hartuko ditu hizkuntza-praktika horiek posible egiteko eta etorkizunean eutsi ahal izateko. Udalbatza bera arigune izango da eta udalak entitate moduan izena emango du Euskaraldian.
Udalak, ekimenaren sustatzaile gisa, udal barruan ez ezik, udalerrian ere herritarrak gonbidatuko ditu Euskaraldia ekimenean parte har dezaten, eta izena emateko bideak erraztuko ditu. Udalak bat egiten du ekimena elkarrekin, elkarlanean eta batera garatzearekin.
Eta, argazkian dauden guztiak hartu behar dute benetako konpromisoa???? zein berri ona orduan!