Euskara eta umorea uztartuko ditu Dragoi Janak aurten ere

0
411

Testua eta kartela: AED

Ekainaren 22an egingo den Dragoi janerako txartelak salgai daude jadanik Irati, Monte, AED eta Debagoieneko AEKn.

Afaria 20:30ean hasiko da, eguraldiak lagunduz gero Herriko plazan eta, bestela, Uarkape frontoian.

Menua ohikoa izango da: bertan erretako txuleta edo hanburgesa begetalak patata eta piperrekin, eta gazta eta irasagarra postrerako. Kafea eta txupito bana, barne. Edateko norberak nahi duena erosi beharko du bertan jarriko dugun tabernan. Afalostean, 22:15 aldera, jolasari eta umoreari egingo diegu lekua. Hasteko, Dragoi tribiala! Ea zein taldek eramaten duen aurtengo otarra! Eta, ondoren, afaria algaraka bukaraziko diguten hiru umoregile aski ezagun oholtza gainean: Iker Plazaola, Maria Blanco eta Ander Maldabi Algaraka lehiaketaren irabazlea.

Oharra: afarian parte hartzeko ez da behar etiketa-jantzirik, baina euskaraz badakizu, bai ala bai, egizu!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen