‘Euskara eta immigrazioa’ hitzaldia eskainiko du Gorka Moreno irakasleak

0
420

Udalak antolatuta, UPVko irakasleak immigrazioaren inguruan “euskal gizarteak sortu dituen usteak” aztertuko ditu.

Argazkia: MB artxiboa.

“Euskal gizartean, eta baita Arrasaten ere, gaurkotasuna duen gaia da immigrazioarena”. Baita euskararena ere.

Udalak azaldu du ekitaldi honek helburu dituela “informazioa eta hausnarketa zabaltzea”, martxoaren 24ean izango delarik, arratsaldeko 18.00etan, Kulturateko areto nagusian.

‘Euskara eta immigrazioa’ izenburupean, Gorka Moreno UPVko irakasleak eskaini egingo du hitzaldia, “errealitate berri honek” euskaran duen eragina aztertuz, eta “bide batez, euskal gizarteak sortu dituen usteak aztertuz”.

Izan ere, XXI. mendeko bigarren hamarkadan, “immigrazioaren etorrera izan da, beharbada, aurreko hamarkadan euskal eskolari gertatu zaion gertakaririk garrantzitsuena”.

Udalak nabarmendu duenez, “zalantzarik ez dago beraz, hezkuntza-sistemari eta baita euskarari ere erronka berriak ekarri dizkiola fenomeno honek. Horrela bada, gaiari heltzeko moduek, gogoeta eta aldi berean, iritzi banaketa ere sortu ditu euskal gizartean, horien eraiketan, sarritan, oinarri sendorik ez duen informazioak eragina izan duelarik”.

“Errealitate berriek hausnarketa berrien beharra dakartzate eta, bide honetan, kontrastatutako informazioa zabaltzea ezinbesteko bihurtzen da, hausnarketa horien eta iritzien sustraiak oinarri sendo bat izan dezaten”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen