Euskaltzaleen Topagunearen Kongresua JAMEn egin da goizean

0
320

Beheko testua: Euskaltzaleen Topagunea.

Duela 11 urte egin zuen Euskaltzaleen Topaguneak bere 2. Kongresua.

Hamarkada luzen honetan, orduan finkatutako zenbait helburu lortu dira: Euskaltzaleen Topagunea Euskal Herri osoko 100 elkartez osatutuko erakunde sendoa da gaur egun eta euskalgintza osoaren helduleku erreferentziala izatera iritsi da. Edozenlan ere, gizartea zien mugimendu euskaltzalea errotik aladatu dira azken urteotan, eta euskararen biziberritzean aurre pausu nabearmenak eman diren arren. XXI. Mendeko muncu aldakon honek dakartzan desafio berriei egokitzea dagokigu hizkuntza biziberritzearen alde lanean ari garen eragileoi.

Etorkizuneko Euskal Herrian euskararen erabilera ohikoa bihurtzea eta euskaraz eroso bizi ahal izatea dugu amets. Eta hain zuzen, helburu hori esdiesteko bide berriak jorratu behar genituela ulertuta, hausnarketa prozesu zabal bat ekin zion Topaguneak 2023 urte hasieran. Asmoa, etorkizunak planteatzen diskigun erronkei aurre egin eta euskararen erabilen jausi bat emateko estrategia egoki eta berritu bat zehaztea.

Arrasaten egiten ari den 3. kongresuan aurkeztuko den proposamena azken hilabeteotan gauzatu den estabaida-fase baten ondoren gorpuztu da: erabilera aregotzeko moduak aztertzea xede izan duen Batera Juazi! Jendarte Laborategiaren emaitza du oinarri batetik, eta emaitza hori aintza hartuta euskara elkarteek finkatutako lan ildoak, betetik.

3. Kongresu honek euskaltzale mugimenduaren aro berri bat ireki nahi luke, erabilararen aroa hin justu; jardunbide estrategiko berria ezarri eta guztion artean goranzko jauzi eman nahi diezaiogun euskararen erabilerari.

Jomuga hori jadesteko landu hurrengo hamarkadarako helburu eta estrategiak zehaztuko dituen proposamena.

Ponentzia nagusirako aurre lana

Sarreran aipatu bezala, Euskaltzaleen Topagunearen etorkizuneko lan ardatzak zehaztuko dituen proposamenerako oinarri nagusia Batera Jauzi jendarte laborategiak jarritu. Laborategi honen muinean, hausnarketa honetarako propio sortu den Elkarrizketa Talde Eragile bat aritu da lanean, askotariko esparruetatik etorritako 14 kidek osatuta. Talde honek 7 hilabetez lan bolondres trinkoa egin du nahi den eraldaketa sozialerako teoria lantzeko. ‘Aldaketa Teoria’ izan da hausnarketa prozesuaren gida metodologikoa eta Iñigo Retolazak dinamizatu du.

Hausnarketa prozesuaren gidalerroak:

1- Hizkuntzaren erabileran eman nahi den aldaketaren zehaztapena.

2- Ikuspegi sistemikoa baliatuz, egungo ekosistemaren analisia.

3- Aldaketa gauzatu ahal izateko zein baldintza bete behar diren aztertzea.

4- Baldintza horiek eman daitezen oinarriak finkatzea.

Elkarrizketa Talde Eragilea honako kideek osatu dute: Alex Valdillo, Idurre Eskisabel, Joseba Sarrionandia, Arianne Unamuno, Irati Iciar , Jasone Mendizabal, Karmelo Ayesta, Eneko Calle, Iker Atxa, Lur Urbizu, Jon Peli Etxeberria, Maddi Kintana, Iñaki Sargadoi eta Tarana Karimek.

‘Batera Jauzi Jendarte Laborategiak’ Euskararen erabileran jauzi bat emateko gizartean lehentasunezko zein baldintza eman behar diren definitzea izan du helburu nagusia. Baldintza hauek ikuspigi sistemikoz landu dira, gizarte osoari zuzenduta daude, eta hauen inguruko kontakizun oso bat jaso da egindako lanean. Laun hau egiteko gizarteko aniztasuna aintzat hartu nahi izan da eta Elkarrizketa Talde Eragilearen lana etengabe kontrastera eraman da, gizarteko xede talde eta sektore ezberdinekin aberastu ahal izateko. Guztira 13 kontrate talde egin dira: euskara elkarteekin ez ezik, gazteekin, herri mugimenduekin, lan munduarekin, erdaldunekin, etorkinekin eta eremu politiko instituzionalarekin. Euskal Herri Osoko ikuspegia bermatzeko Nafarroan, Ipar Euskal Herrian ta Euskal Erkidego autonomoan gauzatu dira kontraste saioak.

Elkarrizketa Talde Eragileak bere lanaren emaitza txosteneratu eta Topagunearen esku jarri du irailaren hasieran. Lan honen ondoren etorri da, federazioaren baitako barn hausnarketa prozesua.

Batera Jauzi Laborategian definitutako baldintzak lortzea gizarte osoaren zeregina da eta Topaguak gizarte eraldaketa hau elikatzeko bere ekarpena definitzeko hausnarketa egin du. Horretarko Topagunearen aurren begirako lan ardatzak zeintzuk izan beharko lukete? Kongresurako ponenziarako bos ardatzetara eramandako proposamena landu du Topaguneak.

Kongresurako ponentzia lantzea Topaguneko Kongresu Batzordearen zeregina izan da eta honako kideek osatu dute batzordea: Kike Amonarriz, Irati Iciar, Jasone Mendizabal, Oskar Zapata, Iban Arantzabal, Julen Garate, Belen Uranga, Markel Sanchez, Elena Lka, Rosa Ramosek landu dute.

Lurraldez lurralde eta tokian toki euskara elkarteekin eztabaidatu eta ondu da Kongresurako ponentzia. Bazkideen ekarpenak jasota, behin betiko txostena Kongresuko ekitandiak aurkeztu eta bozkatu da.

Batera Jauzi, erabileraren arorako Euskaltzaleen Mugimendu Berritua

Euskararen erabilera erdigunean jarriz eta euskaraz bizi ahal izatea izanik jomuga, Euskaltzaleen Topaguneko zuzendaritzak bazkideei Kongresuan aurkeztutako ponentziak bost lan-ardatz nagusi eta 15 lan ildo planteatzen ditu:

1. ardatza: “Mugimendu euskaltzale eraldatzaile, anitz eta sendoa izatea eta herritarrak ahalduntzea: nazio mailan zein tokian toki.”

Lan ildo nagusiak:

1- Norbanako euskaltzaleekin lan egitea: Topagunea indartu tokian toki zein nazio mailan.

2. ardatza: Harreman sare sendoak izatea, askotariko eragile eta mugimenduekin.

Lan ildo nagusiak:

1- Euskalgintaren baitako harremanak sendotu.

2- Gizarte-eragileekiko harremanak sendodu.

3. ardatza: Euskal identitate askotariko ireki eta inklusiboa sendotzeko, imajinarioa, diskurtso eta jokaerak berrikusi eta gizarteratu.

Lan ildo nagusiak:

1- Euskalgintzaren irudia aztertu.

2- Imajinarioa eta diskurtsoak garatu eta sozializatu.

3- Jokaerak berikusi ta praktika egokiak sozializatu.

4- Ekosistema komunikatiboan eragin.

4. ardatza: Euskal hiztunak sortzeko eta sozializatzeko, ekimenak plazaratu eta eragin.

Lan ildo nagusiak:

1- Eremu ez-formalean eskaintza indartu.

2- Euskara ikasteko arrazoiak eta motibazioa garatu eta sentsibilizazioa landu.

3- Euskal hiztunak sortzeko prozeduretan eragin.

5. ardatza: Erabilera jauzia emateko akordio sozio-politiko-instituzional berriak bultzatu.

Lan ildo nagusiak:

1- Komunikazioan: harremanak eta gizarteratze lanak

2- Lobbygintza landu.

3- Ikuspegiak eta edukiak proposatzea.

4- Kontakizunak osatu eta zabaldu.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen