Arrasateko Udalak aurreratu du Euskaltelek Ignacio Zuloagan egin beharreko lanen exekuzioa. Horrela, obra hauek eta zebrabidearenak aldi berean egingo dira, “bizilagunek eragozpen gutxiago izan ditzaten”.
Argazkia eta beheko testua: Arrasateko Udala.
Modu honetan, lanak, inguruan egiten ari diren zebrabide berriaren lanekin bat egingo dute, aparkaleku eta kale mozketak epealdi bakarrean kontzentratuz.
Pasa den astean hasi zituzten Ignacio Zuloaga eta Otalora Lizentziaduna kaleen arteko zebrabide berriaren lanak. Lan hauek kale mozketak, aparkalekuen behin behineko itxierak edota edukiontzien desplazamenduak ekarri dituzte obrak iraun bitartean.
Inguruan, Euskaltelek bere sarearen hedatze eta hobetze lanak egitea aurreikusita zuela jakinda, Arrasateko Udalak lan hauek aurreratu ditu, eta obra guztiak batera egitea lehenetsi du. Modu honetan, bizilagunei, obrek eragindako eragozpenak epealdi txikienean izatea nahi du Arrasateko Udalak.
Lanen eragina aparkaleku eta edukiontzietan
Telefonia obrak 2 astetako iraupena izango dute, eta gaur astelehena, apirilak 22, hasiko dituzte lanak.
Lanek Kondekua kaleko aparkaleku eta edukiontziei eragingo die. Aparkalekuei dagokionez, Kondekua aurrean dauden bi ilara aparkaleku kendu beharko dira. Gunean dauden zabor edukiontziak, Jose Luis Iñarra kale hasieran (Taupa taberna ondoan) dagoen zabor edukiontzien gunera mugituko dira.
Zebrabide berriaren lanak bigarren fasean asteartetik aurrera
Zebrabide berriaren lanak erritmo onean doaz, eta bihar, hilak 23 asteartea, bigarren fasean sartuko dira. Ondorioz, Otalora kaleko errei bat itxi (Muxibar noranzkoan doana) eta hau Ignacio Zuloaga kalera pasako da. Ondorioz, asteartetik aurrea, Herri Busaren geltokia Ignacio Zuloaga kalera igaroko da lanak iraun bitartean. Aldaketa hau behar bezala seinaleztatuko da.





Ideia ona eta zentzuzkoa Euskaltelen lanak aurreratu eta zebrabidearen lanekin batera egitea.
Garaiz gaude beste lan batzuk ere aldi berean egiteko eta gaizki dauden gauzak konpontzeko.
Lorategiko espaloi estua zabaltzeako eta Herri Busaren geltokia zebrabide batekin lotura jartzeko.
Horrela jarri diren segurtasun eta irisgarritasun helburuak lortuko genituen Otalora eta Ignazio Zuloaga kaleetan