Hizkuntza-eskubideen Arrasateko protokoloa sustatu duten eragileek elkarretaratzea egingo dute

0
353

Testua: Hizkuntza eskubideen aldeko Arrasateko protokoloa. Argazkia: MB artxiboa.

Datorren asteazkenean, maiatzak 10, Euskalgintzaren Kontseilua osatzen duten erakundeek agerraldi bat egingo dute EAEko Auzitegi Nagusiak Bilbon daukan egoitzaren parean, erantzun bateratu bat emateko euskararen biziberritzea helburu duten neurrien kontra auzitegietatik behin eta berriz jasotako sententzien aurrean. Euskaldunon hizkuntza eskubideen aldeko Arrasateko protokoloa sustatu dugun eragileok bat egiten dugu Kontseiluaren kezkarekin, eta gure ordezkaritza bat bertan izango da, 11:00etarako aurreikusi den agerraldi horretan. 

Halere, unearen larritasuna kontuan hartuta, egoki ikusi dugu egun berean eta arratsaldeko 19:30ean, Arrasateko herriko plazan, elkarretaratze bat egitea, gaia gizarteratzeko eta Kontseiluaren deialdiarekin bat egiteko. 

Izan ere, epaitegietatik hartzen ari diren erabakien ondorioek atzerapauso handiak eragin ditzakete euskararen normalizazio-prozesuan, eta, horrenbestez, herritar guztion hizkuntza-eskubideon bermean. 

Honen aurrean, erantzun bateratu baten premia ikusten dugu, eta horrexegatik herrian egingo dugun bilkura horretan parte hartzera gonbidatzen dugu euskaltzale oro ez ezik bizikidetzarekin eta justizia sozialarekin konpromisoa duen arrasatear oro ere. 

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen