Euskal Selekzioaren elastikoa defendatzen duten ART-ko aurreneko emakumeak dira Ane Rincon eta Morgana Via

0
442

Testua: Isei Barbero. Argazkiak: Ramon Barrutia.

Asteburu honetan Euskal Selekzioaren 18 eta 16 urtez azpiko gizon zein emakumezkoen taldeek hitzorduak eduki dituzte Xixonen, eta bertan Arrasate Errugbi Taldeko ordezkaritza zabala izan da.  18 urtez azpikoetan Ander Hickey eta Irasuegi anaiak izan dira, Ibai eta Oihan.  Dena den, arretagune nagusia emakumezkoen taldeetan izan da, bertan, klub zuri-morearen historian aurreneko aldiz, ART-ko ordezkariak izan baitira:  Ane Rincon eta Morgana Via.

Espainiako Autonomien arteko Txapelketaren baitan, Ane Rinconek 16 urtez azpiko emakumezkoen taldearekin lehiatu zuen zapatuan Xixoneko Las Mestas errugbi zelaian Valentzia, Madril eta Asturiaseko konbinatuen kontra, hain justu ere.  Egun eta leku berean lehiatu zuen, baita ere, Morgana Viak 18 urtez azpikoetan, baina kasu honetan aurkariak Katalunia, Andaluzia, Gaztela Leon eta Valentzia izan zirela.

Mutilek ere zapatuan egin zuten salto berdegunera, baina kasu honetan Avileseko Muro de Zaro errugbi zelaian.  18 urtez azpikoen kategoriaren baitan aritu ziren Hickey eta Irasuegi anaiak, honako aurkariak aurrean eduki zituztela:  Katalunia eta Balearrak.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen