Euskal Selekzioaren aldeko bilkura egingo da Herriko plazan igandean

0
2104

Selekzioaren ofizialtasuna aldarrikatuko da, “espainiar eta frantziar selekzioen inposaketaren” aurka. Elkarretaratzea 19:30ean izango da: ‘Gurea Euskal Selekzioa’.

Framea: EITB / Irudia: Ernai Arrasate.

Igande honetan gizonezkoen futbol mundialeko finala jokatuko da, eta “oraingoan ere mundialean Euskal Selekzioaren ofizialtasuna ukatu dute”, herri-ekimenak salatu bezala.

“Halaber, espainiar zein frantziar selekzioak inposatu” dituzte, eta horren aurrean erreakzionatuko da elkarretaratze batekin:

“Azken asteetan Euskal Herriko hamaika txokotan egin bezala”, Arrasaten ere “Gurea Euskal Selekzioa” dela aldarrikatuko da.

Ekimen herrikoiak ere ondokoak egitera animatzen du: “Jarri ikurrak balkoietan, jantzi kamiseta eta itzali telebistak”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen