Euskal Mendizale Federazioak urrezko intsignia emango die 40 urtetik gorako federatuei

0
415

Euskal Mendizale Federazioaren 100.urteaurrenaren ospakizunen barruan 40 urte baino gehiago federatuak egon diren pertsonei, urrezko insignia baten banaketa egingo da datorren apirilaren 24an, Tolosako Leidor aretoan arratsaldeko 18:30etan. Ekitaldi honetarako gonbidapena emailez iritsi zaie federatu batzuei eta beste batzuei aldiz, Besaide mendizale elkartetik telefonoz jarriko dira harremanetan.

Ekitaldira, 40 bat Arrasatear eta beraien laguntzaile edota familiar bat egongo da gonbidatuta. Eta honegatik, desplazatuko den pertsona kopuru handia ikusirik, Besaidek, ekitaldira joateko autobus bat antolatzea pentsatu du. Autobusa, arratsaldeko 17:00etan Zalduzpeko autobus geltokitik aterako da eta ekitaldia amaitutakoan, luntx txiki bat egongo denez, itzulera 22:30ak aldera izango da. Asistentzia konfirmatzeko azken eguna, apirilak 14, igandea. Ekitaldira bertaratuko direnen asistentzia konfirmatu beharra dago eta baita autobuseko plaza hartzeko ere, beraz, 3 aukera proposatzen ditugu horretarako:

  1. Besaideko lokalera gerturatuz. (Asteartea eta asteazkena 19:30-20:30)
  2. Galdetegi hau beteaz: https://forms.gle/3FSsYPHYBSFR9zcF6
  3. Email bat idatziz: besaide@besaide.eus

Autobusa ateratzeko, gutxienez 40 pertsonek eman beharko dute izena.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen