Arrasate Rugby Taldeko emakumeek eta Geurea taldeko beste jokalariek furgonetan ibili dira gaurko ospakizunetan. Ondoren, Herriko plazako karpan klubaren lagunen aitortza jaso dute. Gainera, 25/26an Arrasate Rugby Taldeko jokalari onenak Libe Argoitia, Oihan Irasuegi, Txaber Urgoitia eta Oinatz Otadui izan dira.
Geure taldea Arrasate, Elorrio eta Urgozoko jokalariek osatu dute, eta Euskal Ligako txapeldunak izatea lortu dute.
Gaur arratsaldean Mojategitik furgoneta gainean abiatu dira, puxikekin eta musikarekin, eta kalerik kale ibili dira ospatzen.

Ibilbide horretan herrikide ugariren txaloak eta berotasuna jaso dituzte, eta Maalan goratik gora txistulariak zein gaitariak lagun izan dituzte Herriko plazako karparaino.

Bertan, eta jai giroan, bertaratutakoen txalo beroak jaso dituzte, eta jokalarietako bat, Libe Argoitia Lezeta, klubeko 25/26ko jokalari onenetako bat izan da.

Emakumeen senior mailako aitorpen honetaz gain, beste hauek ere egin dira: Oinatz Otadui 16 urtez azpikoetan, Txaber Urgoitia 18 urtez azpikoetan, eta Oihan Irasuegi senior mailako gizonetan.

Zorionak guztiei!






Albistea osatzen gabiltza




