Klub zuri-moreak 2020/2021ean irabazitako kopa, goleatzaile onenaren saria, elastiko berria,… aurkeztuko ditu larunbatean jendaurrean.
Argazkia: Euskadiko Futbol Federazioa / Kartela: Mondrate.
Klubeko talde nagusiak zapatu honetan, 6. jardunaldia jokatzeaz gain, Mondrate Eguna ospatuko du. Horretarako ondokoak aurkeztuko ditu publikoaren aurrean:
2020/2021ean Euskal Ligan irabazitako kopa, jokalari onenaren saria, goleatzaile onenaren saria, kamiseta berria eta babesle ekonomikoak. Ekitaldian babesleei eskerrak emango zaizkie. Gainera, Kabuena baserriko idi txuleta bat zozkatuko da, eta errifa bakoitza euro batean egongo da.
Hirugarren Mailako lehiaketari dagokionez, Mondratek Galdakaoko Lagun Onak taldearen aurka jokatuko du. Ekitaldia arratsaldeko 18:00etan izango da Musakola kiroldegian.
