Euskal Itzulia Arrasatetik pasatuko da apirilaren 8an

0
756

Aurten ere Euskal Itzulia lehiatuko da, iaz Covid-19ak bertan behera utzi ondoren. Itzulia apirilaren 5ean hasiko da Bilbon, eta apirilaren 10ean amaituko da Arrateko mendatean (Eibar).

Arrasatearrek ere itzuliaz gozatzeko aukera izango dute aurten, apirilaren 8an Arrasatetik pasatuko baita laugarren etapan, Gasteiztik irten eta Hondarribian amaituko dena. Antolatzaileek 13:41 eta 13:47 arteko ordutegia aurreikusi dute, etapa garatzen den abiaduraren arabera.

Informazio gehiago

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen