Testua: Gipuzkoako Pentsionistak
Covid-19aren pandemia hasi zenetik ia bi urte igaro direnean, Hego Euskal Herrian seigarren olatuan gaude, eta, horren ondorioz, izugarri ugaritu dira kutsatzeak, ospitaleratzeak, baita hildakoak ere, nahiz eta azken horiek pandemiaren hasieran baino eskala txikiagoan izan, txertaketa-maila handiagatik. Oso tamalgarria da Osakidetzak, Osasunbideak eta Gasteizko eta Iruñako gobernuek pandemiari aurre egiteko baliabide eta plantillarik ez izatea:
Urrutitik datozen eta pandemian zehar areagotu diren arazoei aurre egiteko neurri eta soluzioen ezgaitasuna eta utzikeria erakutsi dute.
Gure poltsikoetatik maskarak ordaintzera behartu gintuzten lehenik, eta, ondoren, antigenoen testak eta baita PCR probak ere.
Pandemiaren, konfinamenduaren, medikazioaren eta gure kontaktuen kontrolaren ardura hartuarazi digute.
Iragazkirik gabeko aurrez aurreko arreta jasotzeko zailtasunak izaten ari gara, funtsezkoa baita diagnostiko on bat egiteko.
Kalitatezko arretarako funtsezkoak diren osasun-zentroak edo Etengabeko Arreta Guneak (EAG) aldi baterako ixtea.
Atzoko egunez, urtarrilaren 23an, Osakidetzako sindikatuek manifestazioak deitu zituzten Bilbon, Donostian eta Gasteizen, premiazko neurriak berehala aplikatzeko eta lehen mailako arretan bitartekoak eta plantillak gehitzeko eskatzeko. Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak eta horren baitan Gipuzkoako Pentsiodunok bat egin genuen mobilizazioekin, orain arte planteatu diren ekimen guztiekin egin dugun bezala.