Euskal Herriko Mus Txapelketako kanporaketa Iratin jokatuko da zapatuan

0
397
ordago

Kanporaketa arratsaldeko 16:00etan hasiko da Irati tabernan, nazio mailako mus federazioak antolatuta.

Euskal Herriko XII. Mus Txapelketaren kanporaketa bat Irati tabernan jokatuko da, etzi, zapatua.

Kanporaketa arratsaldeko 16:00etan hasiko da, eta herriz herriko kanporaketak otsailaren 9ra arte jokatuko dira.

Gipuzkoako kanporaketak otsailaren 29an jokatuko dira, eta nazio mailako finala Gopegin (Araba) martxoaren 14an. Nazio mailako txapelketaren sari nagusiak ondokoak dira:

  • Bikote txapeldunarentzat: Garaikurrak, 3.000 € eta Karibera 4 lagunentzako bidaia (dena barne)
  • Bikote txapeldunordearentzat: Garaikurrak, 1.500 € esku dirutan eta Karibera 2 lagunentzako bidaia
  • Hirugarren bikotearentzat: 750 € eta asteburuko egonaldi bat 4 lagunentzat
  • Laugarren eta hamaseigarren postuen artean geratuko diren bikoteentzat ere sariak izango dira.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen