Euskal Herriko Itzuliak Kanpazar igoko du Epeletik 4. etapan

0
993

Irudia: Itzulia

Euskal Herriko Itzuliaren 64. edizioak, Arrasateko errepideak ikutuko ditu herrian sartu gabe. Aurtengoan pelotoia aldapa gora ikusteko aukera izango da. Itzuliko 4. etapa pasatuko da Arrasatetik, Apirilaren 10ean Beasain eta Markina-Xemein lotuko dituen etapa hain zuzen. Elorregin sartuko da itzulia Arrasaten eta Epeleko biribilgunetik gora Kanpazar igoko dute, gero Elgeta aldera joateko.

Azkenekoz, duela lau urte, 2021ean pasatu zen Itzulia Arrasatetik, orduan bariantea zeharkatu zuten txirrindulariek aldez alde. Aurreko urtean berriz, ez ziren Arrasatetik pasatu baina Kurtzeta gainean gertatutako eroriko larriak, anbulantzia gabe utzi zuen eskualdea. 2024ko apirilaren 8ko albistea.

Arrasaten amaitutako azken etapa berriz, 1997an izan zen. Itzuliko 5. etapako lehen sektorea. Stefano Zanini sprinter italiarra nagusitu zen urte artan.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen