Euskal Herriko erakunde Memorialisten adierazpena egungo Memoria Demokratikoaren Lege proiektuari dagokionez

0
866
Euskal Plataformaren prentsaurrea tartean hiru arrasatear

Argi dago Memoria Demokratikoaren egungo lege proiektuak, egungo idazketa ofizialean eta onartutako eta transakzionatutako zuzenketa ezagunak barne, hobekuntza garrantzitsu batzuk jasotzen dituela aurreko lege egoerarekin alderatuta: biktimen errolda, hobien mapak, hezkuntza eremua, desjabetutako ondasunen auditoretza, epaien deuseztasuna, DNA bankua, Estatuaren paper aktiboa, Ezkabako gotorlekua eta La Cumbre jauregia Udalen esku uztea… Hala eta guztiz ere, kezkaz ikusten dugu aterako den proiektuak, duela 45 urtetik daramagun frankismoaren krimenekiko zigorgabetasun erregimena osatzen duten funtsezko zutabeetan finkatzen jarraituko ote EGIAren esparruan uste dugu haren aitorpena partziala eta interesatua dela, desagertua izaten jarraitzen baitu biktimarioekiko, eta, neurri horretan, hauek babesten. Horrekin batera, 1968ko Sekretu Ofizialen Lege frankistak indarrean jarraitzen du, eta, izapidetu gabe, Ume Lapurtuen lege proiektua gordetzen du, duela bi urtetik Kongresuan gelditua.

Baina JUSTIZIAren eremuan dira defizitak handienak, auzitegietako ateak ixten baitzaizkie frankismoak gizateriaren aurka egindako krimenen biktimek planteatutako eskakizunei: hilketak, desagerpenak, haur lapurtuak, esklabu lana, torturak, kartzela, erbestea, ondare espoliazioa…

Hori gutxi balitz bezala, 1977ko Amnistiaren Legea ez da baliogabetzen. Ezta bere Bigarren Kapituluko e) eta f) idatz zatiak baliogabetuz ere, aspaldidanik eskatu dugun bezala. Horrela, gai horri buruzko nazioarteko zuzenbidea ez da aitortua izango, ezta Nazio Batuetako Kontalari Bereziek horri buruz egindako erreklamazioak aintzat hartuko ere.

1987an manifestazioan Arrasaten faxistek eraildakoen seme alabak

Nabaria da, egia partzial eta interesatu batetik eta Justizia eskuratzeari uko egitetik abiatzen bagara, aurrekoaren ondoriozko ERREPARAZIOA, kasu askotan integrala izatetik urrun geratzen ari dena , mediatiko administratibo hutsean jarraitzen duela geratzen , are gehiago jasandako ondare espoliazioak itzultzeko eta eragindako kalteak justuki konpentsatzeko eta ordaintzeko aukerak ixten direnean. Lege honetan biktimak diskriminatzen jarraitzen da, dauden biktimen beste lege batzuetan jasotakoarekin alderatzen badugu, Terrorismoaren Biktimei buruzko 2011ko Legean jasotakoarekin, adibidez . Biktimei errekonozimendua eta ordaina ematea eragin dituzten indarkeriaren arabera ez da onargarria . Giza eskubideen urraketa guztiak berdin tratatu behar dira.

Azkenik, biktimarioei emandako isilarazpenaren, babesaren ondorioz, baita biktimen eskakizunei Justiziaren ateak irekitzeari adierazitako ezezkoaren ondorioz ere, oso zalantzagarriak jartzen zaizkigu frankismoan jasandako giza eskubideen urraketak EZ BERRITZEKO BERMEAK.

Guzti horregatik, Gobernua osatzen duten taldeei eta krimen frankistekiko egungo zigorgabetasun erregimenarekin amaitzeko beharra adierazi duten guztiei erreklamatzen diegu ez dezatela aukera historiko hau faltsuan itxi, eta NBEtik, Giza Eskubideen Batzordeetatik eta errelatoreetatik nahiz mugimendu memorialistatik bertatik behin eta berriz datozen eskakizun guztiekin bat egin dezatela.

Frankismoaren krimenengatik oraindik irekita dauden zauriak ixteak, bertan dauden hobekuntza partzialekin konformatzea baino zerbait gehiago eskatzen du. Benetan lortu nahi badugu gertatutakoa ez errepikatzeko bermeek euskarri irmoa izatea, askoz gehiago sakondu behar da orain arte erreklamatutako Egia, Justizia eta Erreparazio eskakizunetan. Horixe espero dugu gure ordezkari guztiengandik.

Frankismoaren krimenen aurkako Euskal Plataforma

San Fermines 78 Gogoan

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen