Euskal Herriko Bertako Tomatearen I. Lehiaketa egingo da Aretxabaletan

0
661

Beheko testua eta kartela: Aretxabaletako Udala, Debagoieneko Mankomunitatea eta Deba Garaia Landa Garapena.

Aretxabaletako tomate barietate ezaguna eta estimatua bilakatu da gaur egun eta bere ospeak izena ematen dion herriaren mugak gainditu ditu. Tomate honen agertoki nagusia urtez urte irailean antolatzen den Aretxabaletako Tomatearen Astea da.

Aretxabaletako tomatearen ekoizpenaren historian badira erabakigarriak izan diren zenbait pertsona, bertako barietateak berreskuratzeko egin duten lana dela eta.

Haiei aintzatespena ematea, modu xume batean bada ere, da Tomatearen Astean antolatzen diren ekintzen helburutako bat.

2016an Aretxabaletako Tomatearen Astea lehen aldiz antolatu zen. Geroztik ibilbide emankorra egin du eta tomate mota horri lotutako ekintza interesgarriak burutu dira, adibidez, Aretxabaletako Udalak Cristina Enearekin elkarlanean argitaratutako “Aretxabaletako tomatea. Bioaniztasuna, lurraldea eta jakintza partekatua“liburua, Marc Badal ikertzaileak idatzia.

Aurten irailak 6tik 10era izango da, eta ekintza nagusiak irailaren 10ean, igandez, AZOKA bereziaren egunean, antolatuko dira. Besteak beste, bertako tomate barietateen erakusketak, tomate haziak erauzteko tailerrak, pintxo ibilbideak, tomate dastaketak eta AZOKAk osatuko dute egun horretako egitaraua, turismo gastronomikoa indartsuki bultzatzea bilatzen bait da, beste helburu batzuen artean.

Eta aurten lehen aldiz, EUSKAL HERRIKO BERTAKO TOMATEAREN LEHIAKETA antolatuko da. Irailak 10ean izango da Aretxabaletan, AZOKArekin batera. Irabazleak adituez osatutako epaimahai batek hautatuko ditu.

Lehiaketaren oinarriak hauek dira:

1.- Euskal Herriko bertako tomatea izan behar da.

2.- Euskal Herrian erroldatuta dagoen edonork parte hartu dezake.

3.- Lehiakide bakoitzak aurkezten duen barietate bakoitzeko hiru ale aurkeztu behar ditu (aurkezten diren aleak antolatzaileen esku geldituko dira).

4.- Lehiaketan parte hartzeko aurrez izena eman behar da.

Izena emateko azken eguna irailak 6 eguerdiko 12:00etan.
Izena posta elektronikoz eman behar da, honako helbidean:

-kultura@aretxabaleta.eus

-Asuntoa: 2023ko Euskal Herriko bertako tomate lehiaketa.

-Nortasun agiriaren kopiarekin batera ondorengo datuak bidali behar dira:

  • Izen-abizenak:
  • Telefonoa:
  • Herria:
  • Aurkezten den barietatearen izena:
  • Noiztik ugaltzen duen barietatea:
  • Nondik iritsi zaion edota norengandik:

5.- Tomateak, irailak 10ean, goizeko 9:30etatik 10:30ak bitartera ekarri behar dira Aretxabaletako Udalak Durana kalean horretarako jarrita egongo den karpara.

6.- Epaimahaia adituek osatuko dute.

7.- Sariak honakoak izango dira:

-Lehen saria: 500 euro eta garaikurra.
-Bigarren saria: 300 euro.
-Hirugarren saria: 150 euro.
-Aipamen berezia, Aretxabaleta tomate onenari. Saria: 150 euro.

8.- Epaimahaiaren erabakia, irailak 10ean, eguerdiko 13:30etan lehiaketa antolatu den karpan emango da.

Oinarrietan 4. puntuan jasotzen da IZEN-EMATEA, azpimarratu nahiko genuke ezinbesteko datuak: Izen-abizenak, Telefonoa, Herria eta Aurkezten den barietatearen izena, bakarrik direla. Gainontzeko biak informazioa bezala jasotzeko dira eta ez da derrigorrezkoa izena emateko momentuan betetzea.

Aretxabaletako Udalak, Debagoienako Mankomunitateko Turismo Sailak eta Deba Garaia Landa Garapenerako Elkarteak elkarlanean Aretxabaletako tomatearen Astearen antolatzaileak dira.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen