Euskal Herrian hildako langile kopuruaren gorakada dela eta [Testua: Jaiki]

0
517

Okorotegin egindako ekimenaren bitartez, Jaikik salatu nahi izan du aurten Euskal Herrian dagoeneko 54 langile erail dituela suntsitzen gaituen sistema ekonomiko honek, iaz baino hamar langile gehiago, oraingoz.

Testua eta argazkiak: Jaiki.

Langileon baldintzak okerrera doazen heinean, etorkizun ekonomikoa gero eta ilunagoa den heinean, argi dago burgesiaren mesedetan antolatutako sistema ekonomiko batek ez duela balio etorkizunerako. Bizi baldintza duinak nahi baditugu, emakumeak bigarren mailako herritar gisa baztertzen dituen sistema atzean utzi nahi badugu, herriaren mesedetan langileriak gidatutako ekonomia bat sortu nahi badugu, ekosistemak suntsitzen dituen ustiaketa jasangaitza gainditu nahi badugu eta etorkizuna bermatuko digun jarduera ekonomiko bideragarri bat eratu nahi badugu; inoiz baino gehiago jarri behar dugu mahai gainean, krisi garaiotan, langileok antolatzeko eta mobilizatzeko beharra, langile boterea eraikitzeko beharra, Euskal Estatu Sozialista eratzera bidean.

Euskal Herrian menderatzen gaituzten estatuen eta bertoko burgesiaren ofentsibari aurre egin beharrean aurkitzen gara, faxismoaren eta indar erreakzionarien aurrean, Covid19aren aitziakiaz egindako eskubide murrizketaren aurrean, bigilantzia eta salaketa masiboen aurrean… Egon gaitezen gertu, bada, Euskal Herri Langilearen eskubideak aldarrikatzeko, eta horien alde antolatzeko eta borrokatzeko.

Gora langile borroka!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen