Euskal Eskola Publikoaren jai birtuala ospatuko da ekainaren 7tik 12ra

0
422

Testua: EHIGE.

Igande honetan Bastidan biltzekoak ginen Euskal Eskola Publikoaren 29. Jaia ospatzeko, baina aurten ez da izango posible. 2021eko ekainaren 6an ospatuko dugu Bastidan Euskal Eskola Publikoaren Jaia. Hala ere datorren asterako programa ederra prestatzen ari gara, etxetik on-line jarraitzeko.

Hauxe da prestatu dizuegun menua:

  • Ekainak 7, 12:00etan: Jaiaren aurkezpena eta Pirritx, Porrotx eta Marimots
  • Ekainak 8, 16:30etan:  Sorgina Txirulina (ipuin kontalaria)
  • Ekainak 9, 16:30etan: Mari, Meri eta Lari (antzerkia)
  • Ekainak 10, 16:30etan: Gora Kasete (koreografia)
  • Ekainak 11, 16:30etan: Imanol Ituiño (magia)
  • Ekainak 12, 16:30etan: Musta (perkusioa)

Jarduerak EHIGEko YouTube kanalean eta Euskal Eskola Publikoaren sare sozialetan jarraitu ahal izango dituzu.

Disfrutatu!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen