Ehun izeneko taldeak Arrasateko bi kaleri, gaztelar errege izenak dituzten bi kaleri, plakak aldatu dizkie: Alfonso X ‘el sabio’ eta Alfonso VIII.
Bideoa: Ehun.
Ehun taldeak dihardu “Euskal Errepublika ehuntzen gure auzo eta herrietako bizitzetatik”. Aste honetan bi ekintza sinboliko egin ditu Arrasaten:
Grupo San Joaneko Alfonso X ‘el sabio’ plazako plakaren gainean “Burujabetza Iraultza kalea” plaka jarri du. Gauza bera egin du San Andresko Alfonso VIII kalean: plakaren gainean “Euskal Errepublika kalea” plaka jarri du.