Emakume zinegileei buruzko ‘Arnasa betean’ bihar (asteartea) izango da

0
491

Emakume Txokoak eta Udaleko Kultura Sailak antolatuta, film luze honen bi zuzendariak ere (Bertha Gaztelumendi Caballero eta Rosa Zufia Sanz) Amaia Antzokian izango ditugu. Emanaldia otsailaren 27an izango da.

Collagea: zinea.eus

Bertha Gaztelumendiren eta Rosa Zufiaren ‘ARNASA BETEAN. A PULMÓN’ film luzea nazioartean aurkeztu zen iaz Donostiako Nazioarteko Zinemaldiaren 71. edizioko Euskal Zinemaren Galan.

Lan luzeak “oso harrera ona izan” zuen, “bai kritikaren aldetik, bai publikoaren aldetik”.

Gainera, TIFF – Tokyo International Film Festibalean ere jendarteratu zen, eta ZINEBIn (Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko 65. Jaialdian) ere parte hartua du.

Gainera, Euskadiko Filmategiak urritik abendura bitartean antolatutako ‘Euskal Zinemagileak’ zikloaren 3. edizioaren inaugurazio-filma izan zen.

Hala, urriaren 5ean Gasteizko Artium Museoan pantailaratu zen, bai eta urriaren 6an Donostiako Tabakaleran ere.

Filmak atzoko eta gaurko hogei bat euskal emakume zinegilek egindako zinean murgiltzea proposatzen du “modu berezi batean, itsaspean gertatzen den ipuin ikusgarri baten bitartez”. Narrazioaren ahotsak ondokoak ditugu:

  • Alauda Ruiz de Azua (Cinco lobitos)
  • Estibaliz Urresola (20.000 especies de abejas)
  • Isabel Herguera (El sueño de la sultana)
  • Helena Taberna (Yoyes)
  • Arantxa Echevarria (Chinas)
  • Maria Elorza
  • Maider Oleaga
  • Mireia Gabilondo
  • Lara Izagirre
  • Ana Díez
  • Leire Apellaniz
  • Iratxe Fresneda
  • Bego Vicario
  • Izibene Oñederra
  • Ana Murugarren
  • Marina Lameiro
  • Arantza Santesteban
  • Maddi Barber
  • Maite Ruiz de Austri

Arrasateko emanaldia Emakume Txokoak eta Kultura Sailak elkarlanean “arnasa betean” filmaren emanaldia egingo dute, Amaia Antzokian.

Emanaldian bertan izango dira bi zuzendariak: Bertha Gaztelumendi Caballero eta Rosa Zufia Sanz. Otsailaren 27an (martitzena) arratsaldeko 19:30ean, euskaraz.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen