Altamirako jaien bigarren eta azken eguneko goizak zer esana eman du. Goizeko hamarretan, ‘hatu anasa’ Arrasate Yoga Elkartean, Yoga saioa eginez hasi da eguna eta ordutik gelditu gabe ari dira auzoan.
Goizean zehar auzo tabernaren irekierarekin batera, hainbat jolas izan dira haurrentzat, itxulapikoa apurtzen eta aurpegia margotzen aritu dira, besteak beste. Helduak berriz, patata tortilla txapelketan buru berrari aritu dira. Txapelketako tortillak probatzeko aukera ere izan da lehiaketa amaitu ostean.












Txikitxu Arrostaitzen Euskal dantza saioa
Azkenik, jende gehien bildu duen ekitaldia, Txikitxu Arrostaitzen Euskal dantzak izan dira. Dantza taldeko gazteek auzora hurbildu diren herritarren txalo zaparradak jaso dituzte.
Orain, auzo bazkaria izango dute Herri-gain elkartean eta ondoren, marrazki lehiaketa, txantxiku jolas-txapelketa eta DJ Goikolearen emanaldia izango dira jaiak amaitzeko.




















