Euskadiko Squash Txapelketa jokatuko da Musakolako kiroldegian gaur eta bihar

0
300

Euskadiko Squash Txapelketa jokatuko da gaur, ostirala, eta bihar, larunbata, Musakolako kiroldegian. Guztira 37 jokalarik eman dute izena, tartean, 4 emakume eta 2 junior. Izena eman duten jokalariek Gipuzkoatik, Arabatik, Bizkaiatik eta Nafarrotik etorritakoak dira, azken hauek Euskadin federatuak ere.

Lehenengo fasea gaur jokatuko da. Partidak arratsaldeko 17:00etan hasiko dira, eta gaueko 22:00ak arte luzatuko dira. Bihar berriz, partidak goizeko 9:00etatik 14:00era arte, eta arratsaldeko 16:00etatik aurrera txapelketa bukatu arte jokatuko dira. Arratsaldeko 19:00etan trofeo banaketa eta material desberdinen zozketa egingo da.

Sarrera doan izango da.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen